top of page

ZER DA TALAIA FEMINISTA DOSIERRA? 2022ko abenduaren 17an abiatu zuen Talaia Feministak bere ibilbidea. Iruñeko Zitadelan egindako lansaioan zehaztu genituen oinarri nagusiak. Bertan adierazi genuen moduan, Euskal Herriaren koiuntura eta trantsizio feminista aztertzeko urteroko dosier bat egiteko konpromisoa hartu genuen. Lan horretan ari gara azken hilabeteotan hemen gauden talde sustatzailea.

 

Hain zuzen ere, 2023. urteko gertakari nagusi batzuen azterketatik abiatu gara lehenengo dosierra osatzeko, betiere Euskal Herria oinarri hartuta eta ikuspegi feminista eta subiranista batetik. Gertakari horien araberako ardatzak izango ditu dosierrak, eta euskal jendarte eta estatu feminista baten eraikuntzan norantz goazen hausnartzeko tresna baliagarria izan asmo du.

​

Gure inguruaren irakurketa kolektibo bat egiteko ariketa bat da. Aktualitatea irakurri nahi dugu, begirada feministarekin eta subiranistarekin. Modu kolektiboan: Euskal Herriaren luze-zabalean bizi eta lan egiten dugun emakume feminista eta subiranisten artean egindako irakurketa, trantsizio feminista ebaluatzeko eta elikatzeko helburuz.

​

Urteko gertaera nagusi batzuk aukeratu ohi ditugu, eta haien irakurketa egiterakoan, bi elementuri erreparatzen diegu: batetik, emakumeongan duten inpaktua; bestetik, trantsizio feministan duten inpaktua, aurrera edo atzera kokatzen gaituzten.

bottom of page