ZER DA TALAIA FEMINISTA UNEA? Urteroko behin betiko dosierra osatzeko bidean, emakume feminista subiranisten parte hartze zabala ezinbestekoa izango baita guretzat. Bide horretan, mugarri nagusi bat izango dugu: Talaia Feminista Unea. Dosierraren edukiak lantzeko eta hausnartzeko momentua izango da; baita, halaber, emakume feminista subiranistok biltzeko topagunea ere.
2023ko dosierra lantzeko Talaia Feminista Unea honako hau izango da: 2024ko otsailaren 17a, larunbata, Orereta/Errenteriako Lekuona Fabrikan. Euskal Herriko emakume feminista eta subiranista guztiak gonbidatzen ditugu hitzordu horretara. Data gordetzeko eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu euskal estatu feministaren norabidean lanean ari zareten eragile politiko, sozial, sindikatuetako emakumeoi.