top of page
Talaia Feminista 2024ko dosierreko ondorioak eragileekin lantzen hasi da

(Naiz, 2025 martxoak 12)

Otsailaren 1ean egin zen 2024ko dosierrari dagokion Talaia Unea, bertan, 200 emakume inguru bildu ziren, eta asteazken honetan bertatik ateratako ondorioak partekatzeko eragileekin bilkurak abiatu dituzte. Aurtengoan, berdintasun politiken eta osasun mentalaren inguruan hausnarrean jarraituko dute.

​

​​

​

​

​

​​

​​

​

​

​

​

Talaia Feminista 2024ko dosierreko mezu gakoak eta Talaia Unean jasotako ekarpenak plazaratzen hasi da eragile eta sindikatuekin. Hurrengo hilabeteetan berdintasun politika publikoen eta osasun mentalaren inguruan hausnartzen jarraituko dutela gaineratu dute, eta alderdi, eragile zein sindikatuekin hartu emanean arituko direla «bide posibleak» aztertzen.

Hasteko, 2024ko dosierrean koiunturaz egiten zuten azterketaren hainbat gako gogoratu dituzte. «Biolentzia areagotu den urtea» bezala kalifikatu zuten 2024a eta horretan berretsi dira EHU/UPVko Enpresa eta Ekonomia Fakultatean egindako aurkezpenean. Bestalde, «biolentziaren kontzeptua konplexuagotzea» beharrezkotzat jo dute intersekzionalitatearen sakontzearekin eta «militante gisa akonpainamendu-, sendatze-, trebakuntza-, autodefentsa-, eta erreparrazio lanen ardura» hartzearekin batera.

Gerra, gatazka armatuak, eskuin muturra, indarkeria matxista eta lurraldeen auzia «estuki lotuta» daudela ondorioztatu dute, eta zentzu horretan, dimentsio guztietan lantzeko beharra azpimarratu.

​

TalaiaFem.jpg.webp
bottom of page